XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kapitainak batela desatrakatzeko agindu zion tripulazioari, hartu lema, bainu-tokiaren aldera arraunean egiteko eskatu eta, hara iritsi orduko, atsedena har zezatela, arraunei jaregin gabe.

Dena aurreikusitakoaren arabera gertatu zen.

Bere neskalagun xarmangarria bainurantz aurreratu zen, alkatea atzetik isilka joan zen, neskak aztoratu eta oina galdu zuen, eta une hartan, lemakada iaio baten eta arraunen abialdi kementsu baten bitartez, Bihotz Adoretsu maiteminduak besoetan hartu zuen.

Bere izuikarazko garrasiak poz-oihu bihurtu ziren orduan.

Ederrak itsasoratzeko aukera izan baino lehen, herriko eta portuko bandera guztiak altxarazi ziren eta kanpai guztiak dilindan jarri zituzten, Bihotz Adoretsu kementsuari ez zuela ezeren beldurrik izan behar aditzera emanez.